Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

LARRATXO KULTUR ETXEAN BERTSO SAIOA

Ostegunetan, hamabostean behin, 5.mailako ikasleak Maddalenekin elkartzen gara bertsolaritza egiteko. Maddalenekin bertsoak nola egin eta abestu lantzen dugu. Euskaraldirako bertso bat asmatu genuen guztion artean: Euskarak liburutan ez dezan bukatu hizkuntza behar dugu guztiok aldatu. Hitz egin behar dugu beti eta altu Euskara ez dadila   inoiz desagertu. Abenduaren 10ean, astelehena, Larratxo Kultur etxera joan ginen Bertso saiora. Han, eskola ezberdinetako ikasleak elkartu ginen Maddalen Arzallusekin eta Aitor Mendiluzerekin. Hasieran Maddalenek eta Aitorrek agurra eskaini ziguten, eta ondoren, eskola ezberdinetako ikasleak igo ginen haiengana, oinak, puntuak eta gaiak emateko. Horrela, haiek bertsoak asmatu eta eskaini zizkiguten. Gure eskolatik Ainize eta Adrian igo ziren oinak ematera. Amaitzeko, bi bertsolariek bertso “batalla” eskaini ziguten. Mundiala iza

"Momo, Mimi eta Mimu" ipuina

Irudia
6.mailako bi ikaslek ipuin bat prestatu dute 1.mailako ikasle batzuei kontatzeko. Helburuak honakoak dira: - Euskara lantzea - M fonema lantzea - Ipuinaz disfrutatzea
Irudia
2018/10/24 SAGARDO ETXEA Urriaren 23an, 5. eta 6. mailako ikasleak, Astigarragako Sagardo Etxera joan ginen. Bertan, sagarra nola jaso, sagarrondoen historia eta sagardoa eta sagarraren mustioa nola egin ikusi genuen. Sagarraren mustioa probatu genuen, eta oso esperientzia interesgarria izan zen. Argazkian edo izenburuan klika ezazu argazki gehiago ikusi ahal izateko.