LARRATXO KULTUR ETXEAN BERTSO SAIOA



Ostegunetan, hamabostean behin, 5.mailako ikasleak Maddalenekin



elkartzen gara bertsolaritza egiteko.



Maddalenekin bertsoak nola egin eta abestu lantzen dugu.



Euskaraldirako bertso bat asmatu genuen guztion artean:



Euskarak liburutan



ez dezan bukatu



hizkuntza behar dugu



guztiok aldatu.



Hitz egin behar dugu



beti eta altu



Euskara ez dadila



 inoiz desagertu.



Abenduaren 10ean, astelehena, Larratxo Kultur etxera joan ginen Bertso saiora.



Han, eskola ezberdinetako ikasleak elkartu ginen Maddalen Arzallusekin eta Aitor Mendiluzerekin.



Hasieran Maddalenek eta Aitorrek agurra eskaini ziguten, eta ondoren, eskola ezberdinetako ikasleak igo ginen haiengana, oinak, puntuak eta gaiak emateko. Horrela, haiek bertsoak asmatu eta eskaini zizkiguten.



Gure eskolatik Ainize eta Adrian igo ziren oinak ematera.



Amaitzeko, bi bertsolariek bertso “batalla” eskaini ziguten.



Mundiala izan zen Bertso saioa!!

Hemen dituzue argazkiak: https://photos.app.goo.gl/AgpY9thHfYQUokeu9 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak