Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020
Kaixo, ikasle eta familiak! Zer moduz zaudete? Gu, ez duzue sinistuko, baina zuek ikusteko irrikitan gaude. Pazientziaz hartu beharko dugu guztiok! Azkar pasako da, eta konturatu orduko eskolan egongo gara elkarrekin! Ohar honekin egin beharrekoak gogora erazi nahi dizkizuegu: (seguruenik ariko zarete…) - Egunero lan egin behar dugu. Garrantzitsuena, dakizuen bezala, lan ohiturak, ahaleginak eta konstantzia dira. Horretarako ordutegi bat finkatzea komeni zaizue. - Ikasketetarako, oheratzeko, jaikitzeko, oturduetarako eta garbiketarako ordutegiak eta tarteak errespetatu. - Egunero irakurtzea komeni da, euskaraz eta gazteleraz. - Ordenagailuarekin eta telefonoekin erne ibili. Ez zaitezte denbora luzean bideo-jokoetan eta bestelakoetan  aritu. - Etxean eta familian lagundu. Zuen logelak txukundu, sukaldea jaso goizetan, arropa jaso...etab. - Familiako kideekin hitz egin, gauzak kontatu eta disfrutatzen saiatu. - Beste gauzetarako tarteak hartu. Adibidez, sukaldaritza,
Irudia
Kaixo, ikasle eta familiak. Juantxo eta Sorne gara. Espero dugu egun berezi hauetan denak ondo egotea, moldatzea eta laister elkar ikustea. Gogoratu, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak ondo jarraitu behar ditugula. Gure partetik, hemendik aurrera, bloga erabiliko dugu zuekin harremanetan egoteko. Horrela, gomendio hauek bidaltzen dizkizuegu.  Gogoratu eskolako klaseak bertan behera geratu arren, egunero, etxean, ordutegi bat eta errutina bat jarraitzea beharrezkoa dela. Tablet edo ordenagailurik ez duzuenok eta mobilarekin bloga ikusi behar duzuenok, behin Herrera Ikastetxeko blogaren barruan zaudetenean, toperaino jaitsi beheraino eta sakatu "ver versiĆ³n web". Hor barruan aurkituko duzue 5. eta 6. mailetako gunea.  Zuek gune honetan sartzea lortu baldin baduzue, baina ezagutzen baduzue zailtasunak dituen ikasle edo familiaren bat, eskertuko genizueke laguntza eskaintzea. Dena den, zuetako norbaitek arazoren bat izango balu, guri deitu, mesedez. MATERIALA