Kaixo, ikasle eta familiak. Juantxo eta Sorne gara. Espero dugu egun berezi hauetan denak ondo egotea, moldatzea eta laister elkar ikustea. Gogoratu, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak ondo jarraitu behar ditugula. Gure partetik, hemendik aurrera, bloga erabiliko dugu zuekin harremanetan egoteko. Horrela, gomendio hauek bidaltzen dizkizuegu. Gogoratu eskolako klaseak bertan behera geratu arren, egunero, etxean, ordutegi bat eta errutina bat jarraitzea beharrezkoa dela. Tablet edo ordenagailurik ez duzuenok eta mobilarekin bloga ikusi behar duzuenok, behin Herrera Ikastetxeko blogaren barruan zaudetenean, toperaino jaitsi beheraino eta sakatu "ver versión web". Hor barruan aurkituko duzue 5. eta 6. mailetako gunea. Zuek gune honetan sartzea lortu baldin baduzue, baina ezagutzen baduzue zailtasunak dituen ikasle edo familiaren bat, eskertuko genizueke laguntza eskaintzea. Dena den, zuetako norbaitek arazoren bat izango balu, guri deitu, mesedez. MATERIALA ...