Kaixo, ikasle eta familiak!

Zer moduz zaudete?

Gu, ez duzue sinistuko, baina zuek ikusteko irrikitan gaude. Pazientziaz hartu beharko dugu guztiok! Azkar pasako da, eta konturatu orduko eskolan egongo gara elkarrekin!

Ohar honekin egin beharrekoak gogora erazi nahi dizkizuegu: (seguruenik ariko zarete…)

- Egunero lan egin behar dugu. Garrantzitsuena, dakizuen bezala, lan ohiturak, ahaleginak eta konstantzia dira. Horretarako ordutegi bat finkatzea komeni zaizue.

- Ikasketetarako, oheratzeko, jaikitzeko, oturduetarako eta garbiketarako ordutegiak eta tarteak errespetatu.

- Egunero irakurtzea komeni da, euskaraz eta gazteleraz.

- Ordenagailuarekin eta telefonoekin erne ibili. Ez zaitezte denbora luzean bideo-jokoetan eta bestelakoetan  aritu.

- Etxean eta familian lagundu. Zuen logelak txukundu, sukaldea jaso goizetan, arropa jaso...etab.

- Familiako kideekin hitz egin, gauzak kontatu eta disfrutatzen saiatu.

- Beste gauzetarako tarteak hartu. Adibidez, sukaldaritza, dantza, eskulanak...etab.

Datorren astean korreo elektronikoen bidez zuekin harremanetan jarriko gara, eta lanak eta azalpenak bidaliko dizkizuegu.
Bitartean, aldez aurretik bidalitakoa bukatzen joan, eta nahi izanez gero, interneten helbide hauetan sar zaitezkete: pequemates, mundo primaria, matematika bertsotan, Enrique Alonsoren mapas interactivos, jolasak symbaloo, liburutegi- zerbitzua@euskadi.eus, sukaldaritza errezetak...etab.

Besterik gabe, segi jator eta zintzo!            Juantxo eta Sorne


Estimados alumnos, alumnas y familias!
¿Cómo estáis?
No os lo creeréis, pero Juantxo y yo deseando volver a la escuela para veros a todos y todas.
Esto también pasará, y para cuando nos demos cuenta estaremos otra vez juntos.
Lo estaréis haciendo, pero con esta nota os queremos recordar las obligaciones que tenemos.
-Tenemos que trabajar todos los días. Sabéis que lo mas importante es un hábito de trabajo, esfuerzo y constancia.
-Es muy conveniente que respetemos los horarios para el estudio, acostarnos, levantarnos, asearnos y horarios de comidas.
-Os conviene leer todos los días en euskara y castellano.
-No tenéis  utilizar mucho tiempo  el ordenador y el móvil, y cuidado  qué juegos y aplicaciones usáis.
-Tenéis que colaborar en las tareas de casa. Ordenar el dormitorio, recoger la cocina después del desayuno, recoger y guardar la ropa...etc.
-Hablad con los familiares, contadle cosas e intentad disfrutar.
-Podéis realizar otras actividades: recetas de cocina, danza, manualidades...

A partir de la semana que viene, nos pondremos en contacto con vosotros y vosotras por medio del correo electrónico y os enviaremos otros trabajos y explicaciones.
Mientras, podéis ir finalizando las tareas que os entregamos y podéis ver, consultar estas páginas en internet: pequemates, mundo primaria, matematika bertsotan, Enrique Alonsoren mapas interactivos, jolasak symbaloo, liburutegi- zerbitzua@euskadi.eus, sukaldaritza errezetak...etab.

Hasta pronto y  continuad tan majos y majas como siempre!!     Juantxo y Sorne




Iruzkinak

  1. Kaixo Sorne eta Joantxo.
    Marti naiz. Jarri duzuen rutina egiten ari naiz. Zer moduz zaudete?
    Ni ondo nago.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo, Marti!! Sorne naiz eta ondo nago. Dena den, momentu batzuetan gogorra egiten zait. Nahiago dut zuekin eskolan egon. Ea laister ikusten garen eta festatxo bat antolatuko dugu gelan.Mila esker, Martí.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak