Mezuak

Kaixo, ikasle eta familiak! Zer moduz zaudete? Gu, ez duzue sinistuko, baina zuek ikusteko irrikitan gaude. Pazientziaz hartu beharko dugu guztiok! Azkar pasako da, eta konturatu orduko eskolan egongo gara elkarrekin! Ohar honekin egin beharrekoak gogora erazi nahi dizkizuegu: (seguruenik ariko zarete…) - Egunero lan egin behar dugu. Garrantzitsuena, dakizuen bezala, lan ohiturak, ahaleginak eta konstantzia dira. Horretarako ordutegi bat finkatzea komeni zaizue. - Ikasketetarako, oheratzeko, jaikitzeko, oturduetarako eta garbiketarako ordutegiak eta tarteak errespetatu. - Egunero irakurtzea komeni da, euskaraz eta gazteleraz. - Ordenagailuarekin eta telefonoekin erne ibili. Ez zaitezte denbora luzean bideo-jokoetan eta bestelakoetan  aritu. - Etxean eta familian lagundu. Zuen logelak txukundu, sukaldea jaso goizetan, arropa jaso...etab. - Familiako kideekin hitz egin, gauzak kontatu eta disfrutatzen saiatu. - Beste gauzetarako tarteak hartu. Adibidez, sukaldarit...
Irudia
Kaixo, ikasle eta familiak. Juantxo eta Sorne gara. Espero dugu egun berezi hauetan denak ondo egotea, moldatzea eta laister elkar ikustea. Gogoratu, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak ondo jarraitu behar ditugula. Gure partetik, hemendik aurrera, bloga erabiliko dugu zuekin harremanetan egoteko. Horrela, gomendio hauek bidaltzen dizkizuegu.  Gogoratu eskolako klaseak bertan behera geratu arren, egunero, etxean, ordutegi bat eta errutina bat jarraitzea beharrezkoa dela. Tablet edo ordenagailurik ez duzuenok eta mobilarekin bloga ikusi behar duzuenok, behin Herrera Ikastetxeko blogaren barruan zaudetenean, toperaino jaitsi beheraino eta sakatu "ver versión web". Hor barruan aurkituko duzue 5. eta 6. mailetako gunea.  Zuek gune honetan sartzea lortu baldin baduzue, baina ezagutzen baduzue zailtasunak dituen ikasle edo familiaren bat, eskertuko genizueke laguntza eskaintzea. Dena den, zuetako norbaitek arazoren bat izango balu, guri deitu, mesedez. MATERIALA ...

Txillida leku

Irudia
TXILLIDA LEKU Azaroaren 14ean Txillida lekun izan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak.  Bertan, Txillidak egindako eskultura ezberdinak eta baserria bisitatu genituen.
Irudia
SAN JUAN ITSASONTZIA Albaola Pasaiko museo bat da. Museo horretan XVI. mendeko itsasontzia eraikitzen ari dira. Berez, itsasontzi hori 1563. urtean egin zen Pasaian, euskaldunak Canadara joateko baleak harrapatzera. Baleak harrapatzen zituzten gauza ezberdinetarako: xaboiak egiteko, koipea lortzeko…etab. Koipe hori Europara ekartzen zuten itsasontziz. 1565. urtean, ekaitzaren ondorioz, San Juan itsasontzia    hondoratu zen. Marinelak ez ziren hil, eta Europara itsasontzi ezberdinetan itzuli ziren. Itsasontzia hondoratuta aurkitu zuten, eta pieza batzuk atera zituzten. Oñatiko artxibategian itsasontziari buruzko informazioa aurkitu zuten ere bai. Gaur egun, Albaola museo bat da. Museo horretan Nao San Juan itsasontziaren erreplika bat egiten ari dira. Nafarroatik egurra ekartzen dute eta Burgosetik alkitrana.

IDAZLEA ESKOLAN

Irudia
Gaur, otsailaren 14an, Iñaki Zubeldia idazlea izan dugu 5. eta 6. mailako ikasleekin. Saio bikaina eskaini digu Iñakik! "Txerrikumeen abentura berrien" inguruan aritu zaigu. Abentura horien zergatia azaldu digu eta galdera ugari erantzun ditu. Gainera, Arrikruzko leize-zuloan aurkitutako lehoiari buruz hitz egin digu, eta bere lagunarekin leizean nola galdu zen ere azaldu digu.

LARRATXO KULTUR ETXEAN BERTSO SAIOA

Ostegunetan, hamabostean behin, 5.mailako ikasleak Maddalenekin elkartzen gara bertsolaritza egiteko. Maddalenekin bertsoak nola egin eta abestu lantzen dugu. Euskaraldirako bertso bat asmatu genuen guztion artean: Euskarak liburutan ez dezan bukatu hizkuntza behar dugu guztiok aldatu. Hitz egin behar dugu beti eta altu Euskara ez dadila   inoiz desagertu. Abenduaren 10ean, astelehena, Larratxo Kultur etxera joan ginen Bertso saiora. Han, eskola ezberdinetako ikasleak elkartu ginen Maddalen Arzallusekin eta Aitor Mendiluzerekin. Hasieran Maddalenek eta Aitorrek agurra eskaini ziguten, eta ondoren, eskola ezberdinetako ikasleak igo ginen haiengana, oinak, puntuak eta gaiak emateko. Horrela, haiek bertsoak asmatu eta eskaini zizkiguten. Gure eskolatik Ainize eta Adrian igo ziren oinak ematera. Amaitzeko, bi bertsolariek bertso “batalla” eskaini ziguten. Mundiala...

"Momo, Mimi eta Mimu" ipuina

Irudia
6.mailako bi ikaslek ipuin bat prestatu dute 1.mailako ikasle batzuei kontatzeko. Helburuak honakoak dira: - Euskara lantzea - M fonema lantzea - Ipuinaz disfrutatzea